XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eta, hortaz, (
Experimentalki neur daitekeenez, marruskadura-indarra elkar ukitzen duten gorputzen arteko indar normalaren proportzionala da.
Honelatan, bada, kasu bakoitza ezaugarritzen duen
Bestalde, experimentalki konproba daitekeenez,
Aipa dezagun pixka bat eredu eta inplikazio intuitiboen kontu hau.
Xehetasunik gabekoa den baina experientzia eta intuizioaren itxurazko kontrajarpena ageri duen eredu sinpleak, ondokoa onartu ohi du: benetako ukipenean dagoen gainazal mikroskopikoa zenbat eta handiagoa izan, marruskadura hainbat eta handiagoa izango da.
Horren arabera, benetako gainazal mikroskopikoa ez dator bat experientzian zehar behaturiko gainazal makroskopikoarekin; eta gainera, gainazal makroskopikoaren unitateko indarrarekiko menpekotasuna agertuko du.
Hori horrela dela erraz ikus daiteke, presio-gehikuntza eta ukipen-gainazal mikroskopikoa neurri berean aldatuz baitoaz.
Azkenik, marruskadura-indarrak abiadurarekiko duen menpekotasuna ere konproba daiteke experimentalki.
Adibiderik adierazgarriena, bi koefizienteen definizioan bertan dugu.
Batetik
Sistema biren arteko higidura erlatiboa hasten den unean ukipen-gainazalean dagoen marruskadura-indarraren azterketa burutuko da praktika honetan.
Material desberdinezko gainazal biren arteko marruskadura-koefiziente estatikoak determinatuko dira.
Zehaztapena bi era desberdinetan lortuko da, egurraren, metalaren eta beiraren arteko konbinaketa posible guztiak eginez.
Lehenengo eta behin, modu zuzenean egingo da, plano horizontalaren gainean eta dinamometroaren bidez gorputzaren gaineko planoarekiko paraleloa den indarra eraginez.
Ondoren, determinazioa zeharkako eran egingo da plano inklinatuaren gainean, horretarako labainketa hasiko deneko angelua neurtuko delarik.
Bi kasuetan, marruskadura-koefizientearen bi ezaugarri aztertuko dira(...)